Sorginen Kondaira

Jolasten ikasi ezazu

Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete.

Gaueko garaitu ezazu

Gaueko gaiztoa itzuli egin da, eta bere botereekin Euskal Herria ilunpean murgiltzeko nahia dauka.
Lagundu iezaiezu Mariri eta bere sorginei, etzai zital hori garaitzen Euskal Mitologiaren beste hainbat pertsonaien laguntzaz.

Puzzleak osatu itzazu

Azkarra izan beharko zara, puzzleak asmatzeko eta zure aizpak Gauekoren mandarikaziotik azkatzeko. Abentura honetan barneratu ahala zure botereak bereganatuko dituzu eta Gauekok prestatu dituen frogak asmatzeko gai izango zara.

Zeure kultura ezagutu ezazu

Dibertitu zaitez Euskal Mitologiaren pertsonaiak eta tokiak ezagutzen. Omako baso misteriotsuan murgildu egingo zara, Zugarramurdiko kobazulo mitikoan galdu edo Sorginen etxea ezagutu, ure misioa bete ahal izateko.

Trailer

Gure heroia eta euskal mitologiaren mundu epikoa ezagutu itzazu!

Toki errealetan oinarritutako leku fantastikoak, kolorez, soinuz eta giroz beteak, mitologiako pertsonai xelebreak eta harrituko zaituzten botere eta efektu ikusgarriak!

Sorginen Kondaira personajes

Pertsonai mitologikoak ezagutu itzazu

Zure abenturan laguntza behar izango duzu, Euskadin bizi diren izaki fantastikoak topatu itzazu.
Basajaunaren indarrak eta zintzotasunak harritu zaitzala, lamiaren edertasunak eta ahots politak liluratu zaitzala edo tartaloaren tamainak ikaratu zaitzala. Lagundu iezaiezu eta saritua izango zara.

Sorginen Kondaira lugares

Leku zoragarriak aurkitu itzazu

Omako baso misteriotsutik paseatu zaitez, sorginen ezkutuko eskola ezagutu ezazu, Zugarramurdiko leizeen magia sentitu ezazu… jokoan berraurkitu ahal izango dituzun euskal kulturaren leku adierazgarriak.

Sorginen Kondaira poderes

Botere harrigarriak

Zure barne magia aurkitu ezazu

Objektuak handitu itzazu, airean mugitu itzazu, izoztu itzazu… hagaxka magikoa aprobetxatu ezazu!

Zure gaitasunak konbinatu itzazu

Sorginkeria piloa, batera, enigma guztiak ebaztea eta zure abenturan aurrera egitea baimenduko dizutenak.

Galeria

Jokoan zehar hartutako irudiak eta eszenak

Política de privacidad

Erabiltzaileak posta elektronikoaren bidez bidalitako izaera pertsonaleko datu guztiak konfidentzialtasun zorrotzez tratatuak izango dira, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen arabera.

Argi eta garbi, erabiltzailea datu hauek BINARI SOULen dauden fitxategietan barneratuak izango direlaz eta hauek ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubidea duelaz ohartuta geratzen da, eskubide hauek General Concha 25, 4º-2º, 48010 - Bilbo (Bizkaia) helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz, hurrengo posta elektronikoko helbidera info@binarysoul.net bidaliz edota interesatutakoaren identifikazioa baimentzen duen eta aztertu beharreko fitxategia edo fitxategiak zehatzen diren edozein medioen bidez.

Erabiltzaileak posta elektronikoko mezu bat bidaliz, bidaltzaileak horretan agertzen diren datuen automatizatutako tratamendua baimentzen du. Emandako datuak helburu komertzialekin erabiliak izango dira, bere hartzaileak BINARY SOULen zerbitzu administratiboak, komertzialak eta teknikoak izanik. Izaera pertsonaleko datuen aldaketa, tratamendua, galera edo baimendurik gabeko sarrera ekiditeko beharrezko neurriak hartuko dira, teknologiaren egoera, gordetako datuen natura eta aurre egin beharreko arriskuak kontutan izanik, haienganako sekreturako eta zainketarako beharra betetzeko.

Berdin, BINARY SOUL erabiltzaileari bere produktuei buruzko informazio komertzial eta teknikoak bidaltzeko baimendua geratzen da. Posta elektronikoaren edo antzeko bideen bitartez egindako harreman komertzial eta teknikoen kasuan, erabiltzaileak bide horren bitartez publizitatea bidaltzeko baimen argia ematen digu.